
UAGAren barne antolaketa lurraldea eratzen duten zonalde ezberdinaz osatuta dago. Hauek bederatzi dira:
![]() |
|
Hauetako bakoitzak Eskualdeko Batzordea dauka eta hau lehendakari batek, bi bokalek eta laneko sektore eta arlo ezberdinetako ordezkariek osatzen dute.
UAGAko Gobernuko organo nagusiak ondorengoak dira:
Elkartearen zuzuendaritza organo gorena da eta afiliatutako ustiategi guztiek osatzen dute. Ohiko batzarra urtean behin egiten da. Beste zenbait gauzen artean, batzar orokorrak komite ejekutiboa aukeratu dezake, Estatutoak eraldatu edo aurrekontu orokorrak onartu hala nola ekintzaren memoria.
UAGAko “parlamentua” da. Eskualdeen organo ordezkaria bezela definitzen da eta bertan eskualdeko gaiak eta gai sektorialak jorratzen dira. Hiru hilez behin biltzen da eta Erakundearen helburuak eta estatutoak betetzearen ardura du. Gainera, Komite ejekutiboaren lanaren jarraipena eta kontrola darama.
Sindikatuaren gidaritza, zuzendaritza eta gobernua asumitzeko ardura duen organoa da. Erakundearen funtzionamendu aldarrikatzailea eta antolatzailea ona izan dadin ziurtatzen du. Batzar Orokorrak, Kongresuak eta Eskualdeko Batzordeak. hartutako erabakiak aurrera eramaten ditu.
Komite ejekutiboa bost pertsonak osatzen dute. Pertsona hauek lau urtetik behin egiten den Batzar orokorrean aurkezten den hautagai-zerrenda oso batetik ateratzen dira. Zerrenda honen buruan lehendakaria dago. Lehendakari ordeak eta hiru batzordekide titular eta hiru batzordekide ordezkok osatzen dute.
UAGAko Lehendakaria ordezkari gorena da lege eta erakundeen aurrean. Bozeramalea da eta kanpora begira gizarte harremanak eta harreman politikoak bere gain hartzen ditu.
Lehendakari ordeak lehendakaria egon ezean honen funtzioak bere gain hartzen ditu. Lehendakariak bere esku uzten dituen funtzioak ere bere gain hartuko ditu.